IKT-ak GELAN ERABILIZ

2006-04-25

CmapTools: Mapa kontzeptualak egiteko programa.


Zuetako askok aspalditik ezagutuko duzue. Iparramerikar “Institute for the Human and Machine Cognition”-ek eginiko programa bat da (http://www.ihmc.us/).


IHMC-ek webgunearen antolaketa programa honen bitartez egin du. http://cmap.ihmc.us/ web orrialdean murgilduz gero, programa honen adibideak ikusi eta aztertzeaz gain, zenbait baliabide deskargatu ahal izango ditugu: besteak beste, programa bera eta manuala.

Programa honek zenbait baliabide ditu:

- Lehenengoa, eta seguruen gehienarentzat inportanteena edota erabiliena behintzat, mapa kontzeptualak egiteko aukera. Erraztasun ikaragarriz osatu daiteke oso minutu gutxitan mapa kontzeptual berri bat. Erabilpena oso erraza da eta proiektua oso malgua: letra mota eta kolore desberdinetakoak onartzen ditu; nodoen itxura eta koloreak aldatu daitezke; berriak sortzeko ez dago arazorik; nodoak orrian mugitzea oso erraza da; proiektua bukatutakoan berak dena ordenatzeko aukera duzu, eta bertikalki edo horizontalki izan daiteke; argazkiak txertatu ditzakezu, adibide moduan erabiltzeko…
Programa honek estekak onartzen ditu. Horrela, beste mapa kontzeptualetara zuzentzen duen esteka jarri daiteke edota web-orrira gidatuko zaituen hiperbinkuloa.

- Bigarrena, mundu osoan eginiko eta konpartituriko mapa kontzeptualak kontsultatzeko aukera. Mundutik zabaldutako serbidoreetan zintzilikaturiko mapak aztertu eta deskargatu daitezke. (Espainian ere baditugu, adibidez: Nafarroako Unibertsitatekoa)

- Hirugarrena, taldeko lanarena izango zen. Sarean konpartituriko Cmap-a batean zenbait pertsonek lan egin dezakete. Sareko lan hauek babestu daitezke edo amankomun jarri daitezke edonork osa ditzan (lan kooperatiboa).

- Laugarrena, azken bertsioak duen berritasuna. Programak gorde ditzake guk eginiko pausoak eta pelikula moduan erakutsi, aurkezpen bat eginez.
Programa honen 4.02 bertsioak badu beste berritasun bat: euskaraturik dago.

Didaktikoki oso baliagarria izan daiteke trena hau. Ikasleak ikasteko teknika gisa erabili dezake (informazioa laburtzeko oso egokia da) eta irakasleak, ebaluatzeko tresna gisa.

Ezagutzen ez duzuenoi proba egitea gomendatzen dizuet.

Eta, oraingoan, …IKT-ak


Gaur egungo eskolak, inoiz baino berriztapen prozesu handiagoan murgildurik dago. Hori ukaezina da. Irakaslea izatea ez da nahikoa: pedagogogia, psikologogia, kreatibitatea, kalitatea, informatika, interkulturalitatea, afektibitatea, hizkuntzak, bizikidetza, aniztasuna, eskola inklusiboa... gehitu zaizkio egungo eskola beharrei.
Irakasleak arlo guzti hauek dena menperatu behar ditu. Baina trebatu beharreko arloak etengabe hazten ari dira. Eta azken hauetariko bat IKT-ak izan dira.

IKT-en inguruan zalantza ugari sortzen zaizkio iritsi berriari: Zer dira? Informatikaren atala al da? Edo informatika eta IKT-ak gauza bera al dira? Eskolan erabili daitezke? Nola egin?

Lehenengo zalantza hauei erantzun nahian zenbait gauza komentatu daitezke:

1) IKT-ak Informazio eta Komunikazio Teknologiak dira. Beraz, Informatika baino askoz eremu zabalagora hedatzen da. Edozein teknologia berria izan beharko genuke kontutan: ordenagailua, bideoa, CD irakurgailua, proiektoreak, programa informatikoak, internet, korreo-elektronikoa..., eta hauekin egin daitekeena.
2) Teknologia berriak ezagutu behar dituzte gure ikasleek. Esparru ugaritan erabiltzen dira gaur egun eta analfabetismo teknologikoan erortzeko arriskuan egongo ginen, hauek baztertuz gero.
3) Irakaslegoarentzako baliabide egokia eta oso eraginkorra bihurtu daiteke. Baliabide pedagogikoak ikaragarri hazi daitezke tresna berri hauen bidez eginiko materialak gure proiektuetan txertatzen hasten baldin bagara.
4) Pedagogikoki, berriak diren baliabide hauek askoz erakargarriagoak dira gure ikasleentzat eguneroko liburu edota fotokopiak baino.
5) Gelako aniztasunaren trataerarako ere oso baliagarriak dira. Erritmo ezberdinetan lan eginez, eduki maila ezberdinen lanketa posiblea da.

Seguru nago zuetako askok ere abantaila gehiago ezagutuko dituzuela. Ez izan beldurrik eta gehitu zuen komentarioetan.